Zarauzko Udalak, Mitxelena Auzo Elkarteak eta DYA Gipuzkoak Ohiko emergentzien aurrean nola jokatu hitzaldia antolatu dute astearterako. Bi ordu iraungo ditu, 18:30ean hasita, eta Mitxelena auzoko lokalean izango da, 51. zenbakian.
Bertan, Zarauzko DYAk hainbat larrialdiren aurrean nola jokatu behar den azalduko du. Esaterako, arnasketa bideen buxaduren, odoljario larrien, erreduren, gorputz arrotzen, zaintiratuen, hausturem eta lokaduren, toraxeko minaren, garun-hodietako istripuaren (ACVA), konbultsioen eta konorte-galeren inguruan arituko dira.
Hitzaldira joan nahi dutenek elkartearen mitxelenaelkartea@gmail.com posta elektronikora mezua bidali beharko dute.