Emakumeen Paleta Txapelketako lehen astea burututa

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 10a

Partida borrokatuak jokatu zituzten atzo arratsaldean, Frontoi Txikin, final-laurdenetako bigarren jardunaldian.

Frontoi Txikiko Emakumezkoen XVIII. Paleta Txapelketa haste honetan bertan hasi da, eta atzo arratsaldean final-laurdenetako bigarren jardunaldia izan zuten jokoan. Partida biziak eta borrokatuak izan ziren, eta bertaratu zirenek joko ederraz gozatzeko parada izan zuten.

Saioa Iraola eta Maialen Manterola Jone Iruretagoienaren eta Mireia Aizpururen aurka aritu ziren lehenik eta behin; Iraolak ezin izan zuen partidan izan, eta haren ordez beste lagun bat aritu zen. Norgehiagoka estua bezain parekatua izan zen, eta, azkenean, 25-23 irabazi zuen Manterolak eta haren bikotekideak.

Ondoren, Leire Zubiaurrek eta June Yerobik Marene Aranbarriren eta Lide Mendizabalen aurka neurtuko dituzte indarrak. Bestelako lehia izan zen bigarrena; Aranbarrik eta Mendizabalek aise irabazi zuten 25-6ko emaitzarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide