Enbatako bi ontziak, gora begira

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 10a

ZAEko traineruen aurkezpen ekitaldia, Musika Plazan. (Juan Luis Romatet)

Gizonezkoek Orion izango dute bihar arratsaldean estropada, eta emakumezkoek hitzordu bikoitza: bihar, Camargon (Espainia) eta etzi, Lekeition (Bizkaia).

KAE 1 ligakoek larunbat arratsaldean izango dute aste honetako jardunaldiaj, eta VIII. Orio Kanpina bandera izango dute jokoan. Azken azken lau urteetan errioan jokatu ondoren, aurten itsaso zabalera aterako dira, antolakuntzak hala eskatuta. 17:00etan hasiko dira estropadak, eta lau luzetara jokatuko dira txandak. Orio B, San Juan eta Hibaika izan dira azken hiru urteetako irabazleak, baina hasiberri den denboraldian beste talde batzuk dabiltza puntan: Deustu da lider, eta Zarautz eta Zumaia puntu gutxira ditu bigarren eta hirugarren postuan. Enbatako mutilak aurreko astean etxeak erdietsitako garaipena berresten saiatuko dira, sailkapenaren goikaldean kokatzeko.

Larunbatean bertan, ETE ligako estropada Camargon (Espainia) jokatuko du Zarauzko emakumezkoen traineruak 13:00etan hasita, eta igandean, Lekeition (Bizkaia) lehiatuko dira, 12:00etan hasita. Hitzordu bikoitza izango dute asteburuari begira, eta ziur garaipena lortzeko borrokan ariko direla. Une honetan, sailkapeneko bigarren postuan daude, buru den Hondarribiarekin puntuz berdinduta; biek ala biek 30 puntu dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide