Asteburuan jokatuko dute helduen Txaparrotan

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 10a

Pasa den urteko txapelketako partida bat. (Julene Sorarrain)

Bihar hasiko da Desertu Txikiko eskubaloi festa, 09:00etan. 21. edizioa izango da aurtengoa, eta 128 taldek hartuko dute parte: 40 emakumezkoak, 70 gizonezkoak eta 18 mistoak.

Badator 21. Txaparrotan txapelketaren bigarren asteburua. Pasa den larunbat eta igandean haurrek beraien trebezia erakutsi ostean, helduen txanda da orain. Bihar hasiko da txapelketa, ohi bezala, Zarauzko Desertu Txikian. 09:00etan emango diote hasiera eskubaloi festari, eta eguneko azken partidak 21:30 inguruan amaituko dira. Igandean ere, ordu berean hasiko da lehiaketa, eta 19:00etan emango diote amaiera txapelketari, gizonezkoen finalarekin batera. Urteroko moduan, txapelketak fase desberdinak izango ditu: multzoen fasea, final-hamaseirenak, final-zortzirenak, final-laurdenak, finalerdiak eta finalak.

Aurten, guztira 128 taldek eman dute izena txapelketan. 40 talde izango dira emakumezkoenak, 70 gizonezkoenak eta 18 mistoak. Antolakuntzak, ohi bezala, lehentasuna herriko taldeei eman badie ere, hainbat dira Zarautz kanpotik bertaratuko diren taldeak: Oriotik, Aiatik, Eibartik (Gipuzkoa), Oñatitik (Gipuzkoa), Daganzotik (Espainia) eta Elorriotik (Bizkaia).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide