'Toy Story 5' eta 'Obsession' filmak gaurtik, Modeloko pantaila handian

Intza Trula 2026ko uztailaren 10a

Familia osoari zuzendutako Toy Story 5 filma 3Dn emango dute, gaurtik hasi eta asteartera arte. Obsession, berriz, bihartik aurrera emango dute Modelo aretoan, eta 18 urtetik gorakoei bideratuta dago.

Toy Story 5 eta Obsession filmak emango dituzte gaurtik hasi eta asteartera bitartean Modelo aretoan. To Story 5, gainera, 3Dn emango dute, eta familia osoarentzako moduko eskaintza da; Obsession, aldiz, 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Ilumination ekoiztetxeak Toy Story filmaren bosgarren atala kaleratu du. Jostailuak bueltan dira, eta, oraingoan, Buzz Lightyear, Woody, Jessie eta gainerako taldekideek erronka berri bati egin behar diote aurre Lilypad ezagutzen dutenean. Bonnierentzat onena denari buruzko ideia disruptiboak dituen tableta berri bat da. Gauza bera izango da jolasteko ordua?

Beldurrezko filmak gustuko dituztenentzat film egokia izango da Obsession. Mutil batek bere biziko maitasun platonikoagatik duen irrika erromantiko desesperatuak zoritxarreko sorginkeria eragiten du: Niki irrazionalki obsesibo bihurtzen da Bearren itzal bihurtu arte. Itxuraz kaltegabea den fantasia, amesgaizto asaldagarri bihurtuko da.

Uztailak 13, astelehena, izango da Ikusleen Eguna, eta egun horretan sarrerek prezio berezia izango dute. Bi filmetarako sarrera horiek Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.

Gaur, ostirala

  • 17:00. Toy Story 5 [3D]

Bihar, larunbata

  • 18:00. Obsession.
  • 20:30. Obsession.

Etzi, igandea

  • 16:45. Toy Story 5 [3D]
  • 19:15. Obsession.

Uztailak 13, astelehena, Ikusleen Eguna

  • 17:00. Obsession.
  • 19:30. Obsession.

Uztailak 14, asteartea

  • 17:30. Toy Story 5 [3D]
  • 20:00. Obsession.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide