Arkitektura modernoaren eta pertsonen arteko harremana protagonista, Photomuseumen

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 10a

Hiritarrak kalean. (Pixabay)

Gela programaren barruan, 'Hiria zineman' izeneko zikloaren lehenengo saioa egingo dute gaur 18:00etan hasita, Photomuseumen. Sarrera doakoa izango da, eta proiekzioaren ondoren, solasaldia egongo dute.

Ekialde Urruneko zinemari eskainitako sei saioren ondoren, 'Hiria zineman' izeneko zikloari ekingo diote Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan. Zikloaren lehenengo saioa izango da gaurkoa, 18:00etan hasiko da eta doako sarrera izango du.

Bertan, arkitektura modernoaren eta pertsonen arteko harremana aztertuko dute. Hiriko eraikinek eta espazioek herritarren eguneroko bizitzan, emozioetan eta harremanetan duten eragina izango da gaurko saioaren ardatza. Saioaren helburu nagusia arkitektura eraikin multzo soil gisa ikusi beharrean, espazioen eta herritarren oroitzapenen parte moduan ikustea da. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egongo dute, bertaratzen direnen parte hartzea sustatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide