Hilero bezala, Zarautz Kantuan kantujira egingo du etzi eguerdian Zarautz Trik taldeak herriko kaleetan barrena. 12:00etan elkartuko dira, Lege Zaharren Enparantzan, Zarauzko kaleak alaitzeko asmotan. Erdiguneko kaleetan ibiliko dira, goiz guztian zehar, euskal abestiak kantatzen.
Oraingo honetan, Joxean Urbieta arduratuko da Zarautz Trik taldeko musikariak behar bezala gidatzeaz.