Udako kontzertua eskainiko du musika bandak, etzi

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 9a

Zarauzko Musika Bandaren Eguberrietako Kontzertua. (Aritz Mutiozabal)

Amalur parkean izango da emanaldia, 22:30etik aurrera, eta Zarauzko Musika Bandak zazpi pieza interpretatuko ditu, guztira.

Zarauzko Musika Bandak uda sasoirako espresuki prestatutako kontzertu berezia eskainiko du larunbat honetan, Amalur parkean. 22:30ean hasiko da emanaldia, eta Iosu Isasti zuzendariaren gidaritzapean, herriko musikariek errepertorio interesgarria interpretatuko dute, herritar ororen gustagarri.

Guztira, zazpi pieza joko dituzte aire zabalean eta ilunabarrarekin bat eginez: A longord legend balada irlandarra, Ivanhoe, Euskal eleskiak (n.1 - Preludio), Queen taldearen Bohemian Rhapsody, Euskal elekiak (n.3 - Gabon abestia), Txirula sorgindua eta Orient Express, hurrenez hurren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide