Larunbatean jokatuko dituzte Zarauzko pilotari gaztetxoen udako txapelketako finalak

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 9a

Zarauzko pilotari gaztetxoen udako txapelketa. (Utzitakoa)

Finaletako partidak larunbat honetan jokatuko dituzte Frontoi Txikin, 18:00etatik aurrera. Guztira 50 neska-mutilek hartu dute parte txapelketan.

Larunbatean, hilak 11, Zarauzko pilotari gaztetxoen udako txapelketako finalak jokatuko dituzte. Zarauzko pilota eskolako 50 gaztetxok hartu dute parte txapelketan, eta horietako hainbat iritsi dira finaletara. Partidak Frontoi Txikin jokatuko dira, 18:00etan hasita.

Guztira lau final jokatuko dira arratsaldean zehar. Benjamin 1. mailan, Julen Iturrioz Gorka Zumetarekin lehiatuko da. 2. mailan, berriz, Aratz Lasak Hodei Ramiroren aurka jokatuko du. Halaber, alebinetan binaka jokatuko dute, Adei Orbegozo eta Julen Lizaso Julen eta Enaitz Segurolaren aurka. Azkenik, infantil mailan, Wesley Maiorga eta Ekai Uria Urko Silvanekin eta Bittor Eizmendirekin lehiatuko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide