17 urtez azpiko Halterofiliako Munduko Txapelketa jokatzen ari dira Santiago de Cali hirian [Kolonbia], eta ZKE Halterofilia taldeko kide Lide Mendizabalek atzo arratsaldean aritu zen nor baino nor 58 kilokoen kategorian. Nazioarteko pultsolari onenen artean lehiatu ondoren, hamabigarren postuan bukatu zuen sailkapenean.
Guztira, 163 kilo altxatzea lortu zuen Mendizabalek. Abiadan 73 kilo jaso zituen eta bi denborako ariketan 90 kilo; bi saioetan hamabigarren bukatu zuen. Ines Conde selekzioko kideak hamaikagarren bukatu zuen txapelketa, 165 kilo altxata. Zarauztarraren lehiaketa, gainera, zuzenean jarraitu zuen ZKE Halterofiliako familiak klubak kiroldegian duen gimnasoan, eta sorterritik animo beroak bidali zizkioten taldekideek.