Haurrek ere San Fermin Txiki Egunaz gozatu dute zezenen aurretik lasterka

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 7a

Zapi gorriak soinean, herriko gaztetxoak ere kalera irten dira San Fermin eguna ospatzera. Lege Zaharren Enparantzatik hasi eta Musika Plazaraino iritsi arte, korrika ibili dira kalez kale zezen puzgarrietatik ihesean. 

San Fermin eguna da gaur, eta herriko haur eta gaztetxoek ere entzierroan parte hartzeko aukera izan dute arratsaldean. Zapi gorriak lepoan, Lege Zaharren Enparantzara gerturatu dira guraso eta lagunekin batera, eta udaletxeko balkoitik txupina bota bezain laster, korrika hasi dira alde batetik bestera, zezen puzgarrietatik ihesean. Kale Nagusian barrena, Musika Plazaraino egin dute ibilbidea, eta jarraian, udaletxe aurrean aritu dira zezenekin jolasean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide