Zabalik dago I. Aidean Zarautz hondartzako boleibol txapelketan izena emateko epea

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 9a

Hondartzako Boleibol Txapelketa Herrikoia. (Utzitakoa)

Lehen aldiz jokatuko da Zarauzko Aidean boleibol klubak antolatutako I. Aidean Zarautz hondartzako txapelketa, eta izen emateko epea zabalik egongo da uztailaren 19ra arte.

Zarauzko Aidean boleibol klubak lehen aldiz antolatu du I. Aidean Zarautz hondartzako boleibol txapelketa uztailaren 25 eta 26rako. Jardunaldiak egun osoan zehar jokatuko dira, 09:00etatik 20:00etara, Desertu Txikian, eta irabazleek sariak, garaikurrak eta dominak jasoko dituzte. Txapelketaren helburua hondartzako boleibolaz gozatzea, eta lehiaketa giro onean eta osasuntsuan bizitzea da.

Jubenil eta senior mailak lehiatuko dira, 2009. urtean eta aurretik jaiotako gazteak. Parte hartu nahi dutenek uztailaren 19a baino lehen eman beharko dute izena esteka honetan. Binakako taldeek (2x2) 30 euro ordaindu beharko dituzte, lauko taldeek (4x4), berriz, 80 euro. Halaber, jokalari bakoitzakkamiseta bat jasoko du opari. Zarautz Kirol elkarteari egingo zaio ordainketa kontu korronte honetan: ES39 3008 0181 3252 1419 8128, eta ordainketaren kontzeptuan parte-hartzailearen izena abizenak eta "Hondartzako bolei Txapelketa" idatzi beharko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide