Laugarren aldiz, Itxasmendiko tenis txapelketa antolatu du Itxasmendiko Mendibeltz elkarteak. Uztailaren 27tik irailaren 27ra izango da txapelketa, eta izen ematea zabalik dago jada. Aurten ere, gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketak bereizi dituzte, eta 16 urtetik gorako jokalariei zuzendutako lehiaketa izango da. Aurten ere, bi set irabazi beharko dira partida irabazteko.
Lehen fasea uztailaren 27tik abuztuaren 23ra bitartean jokatuko dute. Kanporaketak, berriz, abuztuaren 24an hasiko dira, eta finalak irailaren 26an eta 27an jokatuko dituzte, Itxasmendiko San Migel jaietan.
Gauzak horrela, kanporaketen zozketa uztailaren 23an egingo dute, 19:00etan, Itxasmendiko auzo elkartean. Beraz, parte hartu nahi dutenek uztailaren 22a izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, galdetegi bat sortu du antolakuntzak, lotura honetan topa daitekeena. Izena eman ondoren 8 euro sartu beharko dira ES19 2095 5076 411061396932 zenbakidun kontu korrontean.
Pasa den urtean Karmele Martinez eta Jon Aizpurua izan ziren txapelketa nagusiko irabazleak, eta Jone Garmendia eta Ibai Zubizarreta, berriz, kopakoak. Txapelketaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek itxasmendi.tenis@gmail.com helbidera idatzi dezakete.