Hasi dira udako erromeriak

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 6a

Ansorregi eta Larrañaga bikoteak alaituko zuen atzo giroa Musika Plazan, udako erromeriei hasiera emanez.

Atzo hartu zuen Zarauzko Musika Plazak Aristerrazuko erromerien lekukoa, eta ohi bezala, plaza jendez bete zen udako erromeriei hasiera emateko. Ansorregi eta Larrañaga bikotea arduratu zen giroa alaitzeaz, eta adin desberdinetako jendea aritu zen dantzan.

Igandero, 19:30etik aurrera, triki doinuz eta erromeriazalez beteko da plaza, eta musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dute herritarrek. Datozen hitzorduetan musikari ugari arituko dira: uztailaren 12an, Gorka Valdes, Alaitz Roteta eta Ainara Saizar hirukotea;  uztailaren 19an, Miren, Agur, Arkaitz eta Maddalen; uztailaren 26an, Lurdes Alkorta, Zabale eta Lutxurdio; uztailaren 31n, Oilar beltzak eta Intxausti eta Larrañaga; abuztuaren 2an, Garixe, Lanberri eta Aldalur; abuztuaren 9an, Laja, Izer eta Alabier; abuztuaren 23an, Elustondo anai-arrebak; eta abuztuaren 30ean, azkenik, Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi.

(Argazkiak: Intza Trula)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide