San Fermin Txikik eta zezen puzgarriek girotuko dituzte kaleak, bihar

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 6a

Udalekuetako haurrak ura botatzeko eskatzen Kale Nagusiko bizilagunei. (Ian Ruiz Lizaso)

Udaleku irekietako haurrek eta begiraleek 11:00etan egingo dute ekitaldia Lege Zaharren Enparantzan. Zezen puzgarrien ikuskizuna ere toki bertetik hasiko da, baina arratsaldean, 19:00etan hasita.

Gaur eguerdiko txupinazoarekin, sanferminetan murgilduko da mundu bat Iruñean. Jai giro edonora hedatzen da, eta bihar, San Fermin egunez, ohiturari jarraituz, udalekuetako haurrek eta begiraleek San Fermin Txiki ospatuko dute goizean, eta zezen puzagarrien entzierroa izango da, arratsaldean.

Udaleku irekietako kideak 11:00etan elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan. Pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik eta santuari abestu ondoren, entzierroa egin dute Musika Plazara. Jarraian, kalez kale arituko dira bizilagunei ura botatzeko eskatzen,  "bota ura, bota ura" oihukatuz.

Arratsaldean, 19:00etan hasita, zezen puzgarrien entzierroa izango da. Urtero bezala, herriko haurren eta gurasoen gozagarri izango den ikuskizunak herriko Alde Zaharreko kaleak girotuko ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide