Illumination eta Universal Pictures ekoizpen etxeek Minions animaziozko film sailaren hirugarren emaitza ondu dute, eta Minions & Monsters izenburupean zinema pantailen estreinatu berri dute. Zarauzko Modelo aretoan, gaurtik hasi eta datorren asteartera arte ikusteko aukera izango da; guztira, hamar saio eskainiko dituzte.
Pelikula honek kontatzen du Minionsek nola konkistatu zuten Hollywood, nola bihurtu ziren zinemako izar, nola galdu zuten dena, nola askatu zituzten munstroak munduan, eta, azkenik, nola egin zuten bat planetan sorrarazi zuten kaosetik salbatzeko.
Uztailak 3, ostirala
17:00. Minions & Monsters [3D]
19:30. Minions & Monsters [3D]
Uztailak 4, larunbata
18:00. Minions & Monsters
20:30. Minions & Monsters [3D]
Uztailak 5, igandea
16:45. Minions & Monsters [3D]
19:15. Minions & Monsters
Uztailak 6, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Minions & Monsters
19:30. Minions & Monsters [3D]
Uztailak 7, asteartea
17:30. Minions & Monsters
20:00. Minions & Monsters