Oxel Oregi surflariak 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketa irabazi du

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 2a

Oxel Oregi podiumeko lehen postuan, sari banaketa ekitaldian. (Espainiako Surf Federazioa)

Naia Calderonek bigarren postua lortu du 16 urtez azpikoen mailan. Txapelketa Galizian jokatu dute egunotan, Pantin hondartzan, itsaso gogorrari aurre eginez.

Espainiako Surf Txapelketak jokatu berri dira Valdoviñoko Pantin hondartzan (A Coruña, Galizia), eta Zarauzko ordezkariek emaitza bikainak lortu dituzte gazte mailako kategorietan. 18 urtez azpiko mailan Oxel Oregi txapeldun izan da, gizonezkoetan, eta Naia Calderon, berriz, txapeldunorde 16 urtez azpiko emakumezkoetan.

Itsaso gogorra izan zuten parte hartzaileek, eta puntan-puntan aritu zirenek erakustaldi ederrak eskaini zituzten txapelketak iraun zuen bi jardunalditan. Oregi bikain aritu zen, eta finalean maila aparta erakutsi zuen, 12.07 punturekin irabazita. Haren atzetik beste bi euskal surflari sailkatu ziren: Oinatz Ortega (9.17) eta Ugaitz Zenarruzabeitia (8.47), hurrenez hurren.

Emakumezkoetan, Oihane Goñik irabazi zuen 16 urtez azpikoetan, 11.34 punturekin, azken unean hartutako olatu bikain bati esker. Ondorioz, Calderon bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, 10.27 punturekin; hirugarren Ane Loreiro asturiarra izan zen eta laugarren Irina Ivanova kantabriarra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide