Helena Elbustok erakusketa inaguratuko du bihar arratsaldean Ispilu arte galerian

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 2a

Helena Elbustoren erakusketa Ispilu arte galerian. (Utzitakoa)

Zarauzko arte galeriak proposatutako objektuen lankidetza eta artista donostiarrak obrak ikusteko aukera egongo da erakusketan. Irekiera ekitaldia bihar izango da, 20:00etan.

Helene Elbustok bere erakusketa berria inauguratuko du bihar Ispilu arte galerian, 20:00etan hasita. Bertan, muntaia harrigarri bat ikusteko aukera izango da, artistaren obra eta Ispiluk proposatutako objektuen lankidetza uztartzen dituena. Bertaratzen direnek sorpresa polit batez gozatzeko aukera izango dute, gitarraz lagunduta.

Elbustoren obrak eskulturak izango ditu, egunkari-paperean zein alanbrean, brontzean, erretxinan eta koletan. Batzuk ia monokromoak izango dira, besteak, berriz, koloretsuak. Halaber, bere margolanak ikusteko aukera ere izango da, akuarelak eta grafitoa, besteak beste. Ispilu arte galeriak bitxien eta Indiako, Txinako eta Turkiako ehungintzaren lankidetza proposatuko du erakusketan, eta koilareak, paparrekoak eta belarritakoak izango ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide