17 urtez azpiko Halterofiliako Munduko Txapelketa hartuko du Santiago de Cali hiriak (Kolonbia), uztailaren 5etik 11ra, eta ZKE Halterofilia taldeko kide Lide Mendizabal bertan lehiatuko da. Espainiako selekzioak zortziko talde bat osatu du launa gizonezkoz eta emakumezkoz osatuta, eta Mendizabal da horietako bat.
Pultsolari zarauztarrak 58 kilokoen kategorian hartuko du parte, eta uztailaren 7an, asteartearekin, jokatuko du bere txapelketa, 20:00etan hasita; Kolonbiako ordutegian, 13:00etan. Saio berean ariko da Ines Conde selekziokidea.
Bestalde, Espainiako Halterofilia Federazioak jakinarazi ditu junior eta 23 urtez azpiko mailetako Europako Txapelketarako halterofiloen zerrendak, eta horien artean dago ZKE Halterofiliako Malen Monasterio zarauztarra. Aipatu txapelketa Durresen (Albania) jokatuko da, urriaren 12tik 19ra.