Beste urte batez, iritsi da Udanda. Danda Gazte Asanbladak jarduera ugari antolatu du aurtengo udaz gozatzeko. Gaur eman diote hasiera egitasmoari, Hiruputzu gaztetxeko murala margotzeko prestaketa lanak eginez. Datozen egunetan margotuko dute murala eta, horretarako, herritarren laguntza eskatu du Dandak. Gaurtik datorren astelehenera bitartean, Ainara Alkorta zarauztarrak diseinatu duen murala margotzeko txanda desberdinak egiteko aukera egongo da. Bihar, berriz, aurtengo Udanda egitasmoa antolatzeko bilera irekia egingo dute.
Honakoa da aurtengorako prestatu duten egitarau osoa:
- Uztailak 1-6. Gaztetxeko mural margoketa.
- Uztailak 2. Udanda antolatzeko bilera irekia.
- Uztailak 15. Biharraren egietan: poesia errezitaldi musikatua.
- Uztailak 18. Futbol txapelketa eta parrillada.
- Uztailak 25. Tailerrak.
- Uztailak 28. Volley txapelketa.
- Uztailak 31. Los 40ri ez!
- Abuztuak 1. Artisten eguna.
Antolatzaileek jakinarazi dute futbol txapelketa eta parrilladara, tailerretara eta volley txapelketara sare sozialen bidez edo Dandako kide bati idatzita apuntatu beharko dela.