Kostaldeko herrietatik igaro da 'Zaborrik gabeko kostaldearen alde' ekimeneko korrika saioa

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 1a

Jon Aztiria, Itsas Zaintza Sareko bi kiderekin, pasa den larunbatean Zumaian. (Itsas Zaintza Sarea)

Hendaia (Lapurdi) eta Ondarroa (Bizkaia) arteko 100 kilometroko bidea egin zuen Aztiriak korrika pasa den larunbatean. Tartean, eskualdeko kostaldeko herrietatik igaro zen. Ingurumenaren sentsibilizazioa bultzatzeaz gain, itsas zaborraren aurkako zuzeneko ekintza uztartu zituen.

Jon Aztiriak izandako ideia errealitate bihurtu zuen pasa den larunbatean. Gipuzkoako kostalde osoa korrika egin zuen, egun bakar batean. Hendaiatik (Lapurdi) abiatu eta Ondarroan (Bizkaia) bukatu zuen bidea, 100 kilometroko korrika saioa egin eta gero. Hornidura guneak kontutan hartuta, hamasei orduan gauzatu zuen korrikalariak helburua. Tartean, Urola Kosta eskualdeko kostaldeko herrietatik ere pasa den saltakalaria.

Aztiriaren erronka, ordea, ez zen kirolera mugatzen. Korrika saio harekin mezu bat ere zabaldu nahi izan du: "itsas kutsaduraren aurkako borrokak gizartearen inplikazioa eta zuzeneko ekintza behar ditu". Aztiriaren Gipuzkoast 100K erronka, Mater ontzi museo ekoaktiboak eta Itsas Zaintza Sareak abiatutako Zaborrik gabeko kostaldearen alde izeneko ekintza planaren barruan sartzen zen, baita hari korrika saioarekin amaiera eman ere.

Ibilbideko tarte batean, korrikalaria Pasaiara heltzearekin batera, Pasaia eta Donostia artean ekintza bat gauzatu zuten, hondakinak biltzeko. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, jardueran zehar 271 objektu bildu zituzten. "Gaur egun, kostaldeko bost kilometro garbiago daude zaborra jasotzea bazalako keinu soil bati esker, gure kabuz sortu ez duguna baina baina erantzukizun kolektiboaren parte dena", nabarmendu dute. Salatu dute, baita ere, kostaldeko ibilbide osoan zehar aipagarriak direla "kirol-osagarrien plastikoen (barra energetikoak, gelak, etab.) presentzia —kirolariek arreta gabe galtzen dituztenak— eta mendizaleek komunera joateko erabiltzen dituzten eta jasotzen ez dituzten paperezko zapiena".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide