Atzo arratsaldean eman zioten hasiera Elkano auzoko sanpedroei, suziri jartiketarekin eta kanpai hotsekin, baina jaietako ekitaldiekin gaur hasi dira, San Pedro egunez. Bizilagunak San Pedro elizan elkartu dira meza nagusia jarraitzeko 11:00etan, eta hura amaitutakoan, trikitilarien laguntzarekin, kalejiran igo dira auzo elkartera eta frontoira.
Bertan, patata tortilla lehiaketara aurkeztutako tortilla pintxoak dastatzeko aukera paregabea izan dute, baita zerbait edateko aukera ere. Haur zein heldu, giro ederra sortu da frontoiaren babesean, eta trikitilariek uneoro alaitu dute eguerdia. Eguna borobiltzeko, paella jana egingo dute 14:00etan.
Gaur, astelehena, San Pedro eguna
- Egun osoan zehar, Izer eta Alabier trikitilariak auzoa girotzen.
- 14:00. Paella jana. Txartelak ekainaren 21ean izango dira salgai, auzoko elkartean, 11:00etatik 13:00etara.
Uztailak 3, ostirala
- 17:30. Haurrentzako jolasak.
- 20:30. Parrillada, auzoko frontoian.
- 23:00. DJ Indate, goizalderarte.
Uztailak 4, larunbata
- 21:00. Auzo afaria. Txartelak ekainaren 21ean eta 28an izango dira salgai, auzoko elkartean, 11:00etatik 13:00etara. Gainontzeko egunetan, Gazteategi tabernan eskuratu ahalko dira.
- Ondoren, erromeria Ostolaza eta Larrañagaren eskutik.
Uztailak 5, igandea
- 11:00. Ospakizuna.
- 12:00. Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolarien finala.
- 17:00. Infantilen esku pilota partida: Domingorena-Eizmendi eta Murua-Iturrioz bikoteak.
- Jarraian, Jokin eta Eneko Bidezabal anaien arteko desafioa.
- Egun osoan zehar, Izer eta Narbaiza trikitilariak auzoa girotzen.