Herriko ostatu turistikoen erregulazioa egokitzeko asmoz, Zarauzko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (ZHAPO) aldaketa puntual bat jarri du martxan. Aldaketa horren helburu nagusia "turismo-garapena eta bertako biztanleen bizi-kalitatea eta etxebizitza-premia bateragarri egiteko, turismo ostatuko jarduerak arautzea eta zenbait murrizketa ezartzea" dela adierazi du udalak.
HAPOaren aldaketa proposamena jendaurrean jarri du, eta herritarrek eta interesa duen orok ekarpenak egiteko aukera izango du. Horretarako azken eguna uztailaren 9a izango da, eta erregistro elektroniko bitartez edota hirigintza@zarautz.eus helbide elektronikora mezua bidalita egin ahal izango dira proposamenak. Nahi duenak aldaketa puntualaren inguruko dokumentazio osagarria Zarauzko Udaleko Parte hartu atalean aurki dezake.