'Fleak' eta 'La luz' filmak, bihartik asteartera Modelon

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 27a

Fernando Franco zuzendariaren drama generoko filma da La luz, eta 16 urtetik gorako ikusleei zuzendutako eskaintza da. Familia osoak ikusteko ikus-entzunezkoa izango da Fleak.

Adin guztietako ikusleentzako filmak eskainiko dituzte egunotan Modelo zinema aretoan. Alde batetik, La luz filma emango dute, 16 urtetik gorako ikusleei zuzendua. Bestetik, familia osoari zuzendutako ikus-entzunezkoa Fleak  izango da asteburu honetan.

Fernando Franco zine zuzendariak gauzatutako lana da La luz. Drama generoko filma da, eta aktoreen taldea Alberto San Juanek, Pedro Casablanc-ek, Miguel Rellanek, María Galianak, Luis Callejok, Ramon Bareak Pablo Gomez Pandok osatzen dute.

Manuel, bere parrokian asko estimatzen den apaiza, abitua eskegi eta bizitza berria hastear dago. Itzulerarik gabeko bidaia hasiko du, eta erronka argia egingo dio bera babestu zuen erakundeari. Iraganak argitara ateratzeko mehatxua egingo duen unean, bere ekintzen ondorioei aurre egin beharko die.

Fleak

Anima Vitae ekoiztetxearen Freak filmak Lauriren istorioa du oinarri. Lauri istripu batean ibiltzeko gaitasuna galdu duen 12 urteko mutiko bat da. Zorionez, Fleak, beste dimentsio bateko izaki iletsu bat agertuko da bere bizitzan, eta fantasiazko abentura bat biziko du, non berriro ibiltzeko modua aurkituko duen. Trukean, bere itzalak sortutako munstro irensle bat geldiarazi beharko du.

Bi emanaldietarako sarrerak Kutxabank Sarrerak atari digitalean zein Modelo aretoko leihatilan erosi daitezke.

Bihar, igandea

  •  16:45. Fleak (euskaraz).
  •  19:15. La luz.

Etzi, astelehena (Ikusleen eguna)

  •  17:00. La luz.
  • 19:30. La luz.

Etzidamu, asteartea

  • 16:45. Fleak (euskaraz)
  • 19:15. La luz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide