Pablo Arrondo zarauztarra nagusitu zen pasa den larunbatean Zarauzko Xake Txapelketa Azkarrean. Musika Plazan jokatu zuten lehia, eta adin ezberdinetako 35 parte hartzaile bildu zituen hitzorduak.
Antolatzaileen esanetan, lehia "politak zein gogorrak" ikusi ahal izan ziren. Zarauztarrez gain, beste hainbat herritako xakelariak ere lehiatu ziren; hala nola Azkoitikoak eta Lasartekoak.