Unax Odriozolak Portugaleten jokatuko du datorren denboraldian

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 24a

Unax Odriozola aurrelaria. (Club Portugalete)

Lagun Onak taldetik Portugaletera egingo du salto Unax Odriozolak. Erdilariak 32 partidu ofizial jokatu zituen aurreko denboraldian, eta 10 gol sartu zituen.

Unax Odriozola jokalari gazteak Portugaleten jokatuko du datorren denboraldian. Denboraldi bikaina egin ondoren, taldez aldatzea erabaki du. Pasa den denboraldian 32 partidu ofizial jokatu, eta 10 gol sartu zituen Lagun Onak taldearekin, eta Eibarren harrobian hazitakoa da. Portugaletek ongi etorri beroa eman dio bere erdilari berriari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide