Uztailaren 18an egingo dute Kaiolatik jaialdia, hamargarren urtez

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 24a

Elektropeña, Kaiolatik jaialdi batean. (Aritz Mutiozabal)

Uztailaren 18an egingo dute aurtengo Kaiolatik jaialdia, Borghetton. Hamargarren urteurrena izango du jaialdiak eta, horren harira, kamisetak jarriko dituzte salgai.

Hemen da, hamargarrenez, Kaiolatik jaialdia. Uztailaren 18an Zarauzko malekoia musika elektronikoz beteko da, eta harekin dantza egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Borghetton izango da jaialdia eta, ohi bezala, Elektropeña eta Rubio arituko dira malekoiko gune hori girotzen. Jaialdia 18:00etan hasiko da eta 23:00ak arte iraungo du.

Hamargarren urteurrenaren harira, jaialdiaren kamisetak jarriko dituzte salgai. Bi diseinu eta bi koloreren artean aukeratzeko aukera egongo da. Aurrerago zehaztuko dute prezioa eta kamisetak erosteko lekua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide