Herria musikaz jantzi zuten atzo Txinpirin eta Zarautz abesbatzek, Musikaren Europako Egunean. Bero handiarekin, baina herritarrek emanaldiez gozatzeko aukera izan zuten.
11:30ean, Txinpirin abesbatzak eskaini zuen kontzertua Lege Zaharren Enparantzan. 13:00etan, berriz, Zarautz abesbatzak Udaberri elkartearen aurrean bildu zituen herritarrak.