Aritzbatalde kiroldegiko fitness eremua itxita egongo da gaur berorari lotutako alarma gorria dela eta

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 22a

Aritzbatalde kiroldegiko gela bat. (Utzitakoa)

12:00etatik 20:00etara bitartean itxiko dute kiroldegiko gimnasioa. Herritarren "segurtasuna eta osasuna bermatzeko" helburuarekin hartu du erabakia udalak.

Egun hauetan bero izugarria egiten ari da, eta Eusko Jaurlaritzak alarma gorria aktibatu du. Hori dela eta, Zarauzko Udalak aditzera eman du Aritzbatalde kiroldegiko fitness eremua itxita egongo dela gaur, astelehena, 12:00etatik 20:00etara, herritarren "segurtasuna eta osasuna bermatzeko" asmoz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide