Berdez argiztatu dute Aritzbatalde, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 22a

Xabier Txurruka alkatea, udaleko alkate eta zinegotziak eta ADELA Zarauzko kideak Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Egunean. (Zarauzko Udala)

Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Zarauzko Udaleko alkate eta zinegotziek eta ADELA Zarauzko kideek berdez argiztatu zuten Aritzbatalde kiroldegia.

Ekainaren 21a Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo. Horregatik, Xabier Txurruka alkateak, udaleko zinegotziek eta ADELA Zarauzko kideek berdez argiztatu zuten Aritzbatalde kiroldegia.

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa nerbio-sistema zentralaren gaixotasun bat da, neurona motorren degenerazio progresibo batek eragindakoa, eta munduan milaka pertsonek pairatzen dutena. Honen ondorioz, giharrak ahuldu egiten dira, eta gorputzean zehar hedatzen da, atalez atal, gorputzaren erabateko paralisira iritsiz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide