Malen Monasteriok Espainiako Txapelketa irabazi du

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 22a

Malen Monasterio lehian, nazioarteko txapelketan. (utzitakoa)

Zarauztarrak halterofiliako Espainiako Txapelketa irabazi du, 53 kiloko kategorian irabazi du. Orain, Europako Junior Txapelketa eta Munduko Txapelketa ditu begiz jota.

Malen Monasterio une gozoak bizitzen ari da. Halterofiliako maila gorenetan bere lekua aurkitu du, eta oraingo honetan Espainiako txapelduna izan da 53 kiloko kategorian ikustaldi bikaina eskainita. Zarauztarrak bideratuta utzi ditu Europako Junior Txapelketa eta Munduko Txapelketa absolutua. 

Monasterio "oso pozik" agertu da emaitzarekin. Azaldu du helburua Munduko Txapelketako "marka minimoa" lortzea zuela, eta azken saiakeran lortu zuen, "emozio askoko" unea bizita. Halaber, "azken hilabeteetan egindako lanak bere fruituak izan dituela" ikusi du, izan ere, aurreko txapelketak ez zitzaizkion berak nahi bezala joan. "Aurtengo helburu nagusia, urrian jokatuko dudan Europako Junior Txapelketa eta Munduko Txapelketa absolutua prestatzea dira", nabarmendu du zarauztarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide