Ur-jolasetan haurrak eta sutan helduak; guztien neurrira egindako festak dira Zelai Ondokoak

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 20a

Uretako puzgarriak jarri dituzte haurrentzat Zelai Ondoko festen bigarren egunean, eta tortilla lehiaketa egin dute goizean.

Bezperako ajeak ez du Zelai Ondoko festa giroa markurtzerik lortu. Plaza jendez bete da bigarren egunean ere, eta auzoko jai batzordeak prestatutako egitarauak helduak zein haurrak batu ditu espazio berean.

Zorte gehiago izan dute txikienek: lehenengo aldiz, uretako puzgarriak jarri dituzte, eta jolasean blaitu dira umeak, helduek tortilla sutan zuten bitartean. Tortilla lehiaketaren sariak banatu ostean, arrapaladan joan dira festazaleak txosnara tortilla pintxoaren bila. 

Datozen orduetan eta egunetan ez da aitzakiarik faltako Zelai Ondora gerturatzeko. Hona hemen auzoko festa batzordeak antolatutako egitaraua:

Egitaraua:

Gaur, larunbata

  • 16:00-18:00. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30-19:00. Giltzatako tailerra eta bolo txapelketa nerabeentzat Haize-Orratz Gaztelekuaren eskutik.
  • 17:00-17:30 eta 19:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita egongo dira Zelai Ondoko Bol&Tok taldearen eskutik.
  • 19:00. Iago Magoa pistan.
  • 20:00. Parrillada bolatokian.
  • 23:00-03:00. Fan&Go dantzaldia.

Bihar, igandea

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 10:00. Zelai Ondoko Bola eta Tola Txapelketa Andres Illarramendiren omenez.
  • 11:30. Haur txokoa txosnaren ondoan.
  • 11:30. Zelai Ondoko auzo krosa.
  • 14:00. Zelai Ondoko auzo bazkaria, pistan.

Ekainak 23, asteartea

  • 20:00. Sardina jana.
  • 21:00. Batukada feminista.
  • 22:00. San Joan sua Antonio Aranzabal zenaren zelaian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide