Bero sapari aurre egiteko musika uholdea

Urtzi Oteiza eta Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 20a

Imanol Urbieta musika eskolako ikasleek Frontoi Txikin egin dute ikasturte amaierako ekitaldia, baina aurrena herrian barrena zabaldu dituzte hamaika doinu, kalejira ikusgarria eginez. 

Imanol Urbieta musika eskola kalera atera zen atzo arratsaldean, ikasturte amaierako ekitaldia herritar guztiei eskaintzeko. Emanaldi nagusia Frontoi Txikin egin zuten 18:30ean, baina aurrez, kalejiran ibili ziren: txistularien diana eta gero, batukada eta txaranga ibili ziren herriko kaleetan barrena. Ikasturtea borobiltzeko jaialdia egingo du Imanol Urbieta musika eskolak bihar arratsaldean.

17:30ean ekin zioten lanari txistulariek, eta 18:00etan egin zuten kalejira Udaberri, Zigordia, udaletxea, Modelo aretoa, Musika Plaza, Kale Nagusia eta Larrañaga farmaziatik pasatuta. 

Bero sapari doinu uholdearekin erantzun zioten atzokoan zarauztarrek. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide