Festak garretan du Zelai Ondo

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 20a

Txupinazoa zeruratzearekin batera hasi zituzten atzo arratsaldean Zelai Ondoko jaiak, eta datozen egunetan garretan izango dute auzoa, harik eta San Joan sua itzaltzearekin batera amaituko diren arte.

Atzo arratsaldean jaurti zuten Zelai Ondon txupinazioa, eta geroztik, festaren garretan dago Zarauzko auzoa. Horrela iraungo du asteartera arte, San Joan sua itzaltzearekin batera amaituko baitira festak.

19:00ak aldera lehertu zen txupina zeruaren kontra, eta gutxira hasi zuen Zapotxin pailazoak bere emanaldia, auzoko eta inguruko haurren gozamenerako. Ohiturak agindu bezala, parrillada jarri zuten bolatokian, eta sabelak bete ostean, musikara egin zuen festak. Itzal taldearen erromeria izan zen lehenengo, eta DJ Bonekin amaitu zuten gaua.

Egitarauari dagokionez, gaurkoa izango da egunik beteena Zelai Ondon. Hona hemen datozen orduetarako eta egunetarako antolatu dituzten jardueren zerrenda:

Egitaraua:

Gaur, larunbata

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak eta haur txokoa.
  • 12:00. Patata tortilla lehiaketarako tortillak aurkeztu behar dira 12:00etan, parrillagunean.
  • 13:00. Patata tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo potea.
  • 16:00-18:00. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30-19:00. Giltzatako tailerra eta bolo txapelketa nerabeentzat Haize-Orratz Gaztelekuaren eskutik.
  • 17:00-17:30 eta 19:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita egongo dira Zelai Ondoko Bol&Tok taldearen eskutik.
  • 19:00. Iago Magoa pistan.
  • 20:00. Parrillada bolatokian.
  • 23:00-03:00. Fan&Go dantzaldia.

Bihar, igandea

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 10:00. Zelai Ondoko Bola eta Tola Txapelketa Andres Illarramendiren omenez.
  • 11:30. Haur txokoa txosnaren ondoan.
  • 11:30. Zelai Ondoko auzo krosa.
  • 14:00. Zelai Ondoko auzo bazkaria, pistan.

Ekainak 23, asteartea

  • 20:00. Sardina jana.
  • 21:00. Batukada feminista.
  • 22:00. San Joan sua Antonio Aranzabal zenaren zelaian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide