Miren Garatek Zuazo taldean jokatuko du datorren denboraldian

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 21a

Miren Garate, Aiala Zarautz taldearekin jokatutako partida batean. (Luis Epelde)

Aiala Zarautz taldetik Zuazora egingo du jauzi Garatek. Barakaldoko taldea estatuko bigarren mailan lehiatzen da egun, eta fitxaketak bizkaitarren lehen lerroa indartu du.

Modu ederrean itzuliko da kantxetara Miren Garate eskubaloi jokalari zarauztarra. Urtebetez ikasketak atzerrian burutu ostean, Barakaldoko (Bizkaia) Zuazo taldean jokatuko du datorren denboraldian. Hala, Aiala Zarautz taldetik Zuazora jauzi egin duten jokalarien zerrendan sartu da: Andrea Zaldua, Izei Permach, Ugazi Manterola... eta orain baita Garate ere. 2024-2025 denboraldian, Aiala Zarautz taldearekin, ligako golegile nagusia izan zen 21 urteko zarauztarra, 26 partidatan 172 gol sartuta.

Orain bere maila erakusten jarraitu beharko du etxetik kanpo. Ohorezko Mailako ohiko taldea da Barakaldoko Zuazo, baina 2024-2025 denboraldian maila galdu ostean, estatuko bigarren mailan lehiatzen da. Gauzak horrela, igoera izango du helburu Barakaldoko taldeak. Erronka polita izango da Garaterentzat, Zarauzko taldeak baina maila bat gorago jokatzen baitute bizkaitarrek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide