12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko, udaletxeko balkoitik. Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.
Ondoren, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Igandea txarangarekin.
18:30. Iñurritzan, poteo girotua ezusteko DJ batekin.
18:30. Haurren XLVI. Agerraldia, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta (Antolatzailea: Haur Kultur Taldea). Ibilbidea: Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoak.
20:00. Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute.
21:30. Lege Zaharren enparantzan, DJ BON nerabeentzat.
23:00. XXV. Danborrada Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. Lehen taldearen ibilbidea: Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Kiriki kalea, Patxiku kalea, Santa Marina, Herrikobarra, San Frantzisko eta Zigordia kalea. Bigarren taldearen ibilbidea: Zigordia kalea, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Iturribide, Bizkaia kalea, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea eta Zigordia kalea. Hirugarren taldearen ibilbidea: Ipar kalea, Musika Plaza, Ipar kalea, Santa Marina, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Orape kalea, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea eta Zigordia kalea.
23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio makila emango diote Ana Mari Esnali eta Zarauzko Udalak 2001ean helduen lehen danborradan parte hartu zuten lau elkarteetako antolatzaileak omenduko ditu: Arkaitz Mendi elkarteko Iñaki Olazabal Paxo, Hilario Beizama eta Pedro Mari Silvan, Zurbaran elkarteko Santi Negueruela, Urpekoak elkarteko Karlos Etxarte eta Carballeira elkarteko Jorge Asorey zena.
00:00. Lege Zaharren enparantzan, bandera igoera, txupinazoa eta San Pelaioren ereserkia, Musika Bandaren laguntzarekin.
Ondoren, kalejira Musika Plazara Igandea txarangarekin.
Ondoren, DJ BON Lege Zaharren Enparantzan.
00:30. Musika plazan, Oxabi taldearen emanaldia.
Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da.
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide