Ekialde Urruneko zinema izango da protagonista, seigarrenez, Photomuseumen

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 19a

Taiwango zinema areto bat. (Wikipedia)

Taiwango zinemara hurbilduko dira Ekialde Urruneko zinemari eskainitako zikloaren seigarren saioan. 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Aste honetan ere, Ekialde Urruneko zinemaren inguruan aztertzen jarraituko dute Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan. Zikloaren barruko seigarren saioa izango da gaurkoa, 18:00etan eta doako sarrerarekin. Taiwango zinemara hurbilduko dira gaurkoan.

Zinemaren inguruko hausnarketa proposatuko dute film baten bidez. Filmak ikusleen, langileen eta espazioaren eraginez desagertzen ari den zinema esperientzia baten memoria eta nostalgia aztertzen ditu. Horretarako, bere azken emanaldia eskaintzen duen zinema areto zahar batean kokatzen da istorioa. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egongo dute, bertaratzen direnen parte hartzea sustatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide