Musikaren Europako Eguna ospatuko dute etzi Txinpirin eta Zarautz abesbatzek

Intza Trula 2026ko ekainaren 19a

Txinpirin eta Zarazte abesbatzak kontzertu bat ematen, Musika Plazan. (Utzitakoa)

Txinpirin abesbatzak 11:30ean eskainiko du emanaldia, Lege Zaharren Enparantzan. Zarautz Abesbatzak, berriz, 13:00etan eskainiko du emanaldia, Udaberri elkartearen aurrean.

Musikaren Europako Eguna da ekainaren 21, igandea, eta Txinpirin eta Zarautz abesbatzek bat egingo dute hitzorduarekin, herria musikaz jantziz. Bi kontzertu emango dituzte guztira igandean: lehenengoan Txinpirinek abestuko du, eta bigarrenean Zarautz Abesbatzak.

Emanaldi bakoitza ordu eta kokapen ezberdin batean izango da; hain zuzen, Txinpirinen kontzertua 11:30ean hasiko da, Lege Zaharren Enparantzan. Zarautz Abesbatzak, berriz, Udaberri elkartearen aurrean eskainiko du emanaldia, 13:00etan. Kontzertuak irekiak izango dira, eta, beraz, herritar oro joan ahal izango da horiez gozatzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide