Sanpelaioak Martxan eguna, festa nagusien atarian

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 18a

Sanpelaioak Martxan eguna IƱurritzan, iaz. (Usua Garin)

San Pelaio jaien atarian, Sanpelaioak Martxan eguna ospatuko dute larunbat honetan Iñurritzan. Goizean, II. Kalezka Txapelketa jokatuko dute frontoian, eta eguerdi partean txakolina dastatzeko aukera izango da.

Sanpelaioak Zarauzko festa nagusiak dira, baita Iñurritza auzokoak ere. Ekainaren 25etik 28ra ospatuko dituzte, baina, urtero bezala, Iñurritzako Jai Batzordeak Sanpelaioak Martxan eguna antolatu du larunbat honetarako. 

Larunbat goizean, III. Kalezka Txapelketa jokatuko dute frontoian, 11:00etan hasita. Ordu berean, Mendi Marrazki txokoa egongo da haurrentzat Iñurritza zelaian. 12:30etan, txakolinez bustiko dituzte eztarriak herritarrek, eta 17:30etan, Jalgi dantza taldearen emanaldia egongo da. Arratsaldean, 18:30etan hasita, Hamarru elektrotxaranga trabernaz taberna ibiliko da, eta azkenik, kantu-afaria antolatu dute 22:00etarako.

Sapelaioek beste lau egunez jarraituko dute, eta jarduera, kontzertu eta ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango da.

Egitaraua:

Ekainak 25, osteguna, San Pelaio bezpera

  • 18:30. Poteo girotua ezusteko dj batekin.
  • 23:30. Erromeria Fan&Go taldearekin.
  • 00:00. Txupinazoa festei hasiera emateko.

Ekainak 26, ostirala, San Pelaio eguna

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin.
  • 11:00. Meza Nagusia San Pelaio ermitan.
  • 12:30. Aurreskua Iñurritzako zelaian, Iñurritzako gazteek eskainita.
  • Arratsaldez, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 20:30. La Jodederaren kontzertua.
  • 22:30. Erromeria Izer eta Alabierekin.

Ekainak 27, larunbata, San Pelaio bigarrena

  • 05:30. Baratxuri-zopa Iñurritza elkartean, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita.
  • 06:00. Oilasko biltzearen hasiera Iñurritza elkartean, Zarautz TRIK trikitixa elkarteko ikasle eta Goizeko Ihintzako txistulariekin.
  • 13:30. Oilasko biltzearen amaiera Iñurritzako zelaian.
  • Arratsaldez, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 20:00. Dress band tabernaz taberna.
  • 22:30. Bertso jaialdia Andoni Egaña, Aimar Sorazu, Alaia Martin, Maddi Ane Txoperena eta Amets Arzallusekin.
  • Ondoren, erromeria Batbitanen eskutik.

Ekainak 28, igandea

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin.
  • 11:30. Haur-jolasak Txipristin taldearekin, Iñurritzako zelaian.
  • 12:00. Meza San Pelaio ermitan.
  • 14:00. Gibel-jana oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
  • 20:00. Herri-kirolak Joseba Ostolaza Harri Eskolaren eskutik.
  • 20:30. Kontzetuak: Alarma Morea, Putzu beltzean eta Bide batez.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide