Gaixotasun arraroen inguruko informazio mahaia jarriko dute etzi Musika Plazan

Intza Trula 2026ko ekainaren 22a

Fonendoskopio bat. (Pixabay)

ASEBIER gaixotasun arraroen Euskadiko elkarteak jarriko du postua, 11:00etatik 13:00etara. Besteak beste, helburua da herritarrei gaixotasun arraroak dituzten pertsonen, diagnostiko baten bila dabiltzanen eta haien familien errealitatea ezagutaraztea da.

ASEBIER gaixotasun arraroen Euskadiko elkarteak informazio mahaia jarriko du etzi, asteazkena, Musika Plazan. Bi orduz egongo da zabalik postua, 11:00etatik 13:00etara, eta denbora horretan, besteak beste, herritarrei gaixotasun arraroak dituzten pertsonen, diagnostiko baten bila ari diren pertsonen eta haien familien errealitateari ahotsa emango diete.

Horrez aparte, interesa duen orori gaixotasun arraroei buruzko informazioa eskaintzen egongo dira postuan, eta orientazioa eta sentsibilizazioa ere emango dituzte. Elkarteak azaldu duen moduan, interesa duen edozein pertsona hurbildu ahal izango da postura, gaixotasun horiei eta dauden laguntza-baliabideei buruz sakontzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide