Bihar arratsaldean egingo dute XLIII. Argazki Rallyaren sari banaketa ekitaldia

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 18a

Zarauzko 41. Argazki Rallyaren sari banaketa. (Utzitakoa)

Zarauzko Argazkizale Elkarteak bihar emango ditu jakitera aurtengo irabazleen izenak, 19:00etan, Torre Luzeako erakusketa aretoan izango den ekitaldian.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatuta, Fernando Maiztegiren Oroimenezko XLIII. Argazki Rallya egin zuten maiatzaren 24n. Parte hartzaileen argazki bildumak ongi aztertu ondoren, epaimahaiak hartu du jada bere erabakia, eta bihar arratsaldean emango du irabazleen berri, Torre Luzea erakusketa aretoan egingo duten ekitaldian; saioa 18:00etan hasiko da.

Irabazleak 160 euro eta Andra Mari Zeruratzearen garaikurra jasoko ditu; bigarren sailkatuak, berriz, 130 euro eta garaikurra; eta hirugarrenak, 100 euro eta garaikurra. Bestelako bi sari ere banatuko dituzte: rallyko argazki ederrena egiten duenak 80 euro jasoko ditu, eta 16 urtez azpiko lehen sailkatuak, garaikurra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide