Helduentzako eskaintzaren barruan, El dia de la revelacion filma emango dute gaur, bihar eta etzi Modelo aretoan. Haurrentzako, berriz, Los legendarios ikus-entzunezkoa eskainiko dute gaur eta bihar. Ikusleen Eguna etzi, astelehena, izango da, eta sarrerak prezio berezian salduko dituzte.
El dia de la revelacion fikziozko filma da, Steven Spielberg zuzendariarena. Filmaren sinopsia ondorengoa da: Bakarrik ez gaudela jakingo bazenu, norbaitek begiak ireki eta erakutsiko balizu, beldurtuko zinateke? Uda honetan, egia esango zaie zazpi mila milioi pertsonari. Badator... errebelazio eguna.
Bigarren filma, Los legendarios, berriz, animazio lana da. Honela dio sinopsiak: Legendazkoak, abenturazale ausartak, bere garaiko heroirik handienak ziren. Baina, madarikazio izugarri baten ondorioz, berriro bihurtu dira... 10 urteko haurrak! Danaël, Jadina, Gryf, Shimy eta Razzia bere botereak batuko dituzte Darkhell sorgina garaitzeko eta bere planeta betiko haurtzarotik askatzeko...
Gaur, larunbata
- 16:45. Los legendarios.
- 19:15. El dia de la revelacion.
- 22:15. El dia de la revelacion.
Bihar, igandea
- 16:45. Los legendarios.
- 19:15. El dia de la revelacion.
Etzi, astelehena, Ikusleen Eguna
- 17:00. El dia de la revelacion.
- 19:45. El dia de la revelacion.