Ikasturtea borobiltzeko jaialdia egingo du Imanol Urbieta musika eskolak bihar arratsaldean. Frontoi Txikin egingo dute emanaldi nagusia, 18:30etik aurrera, baina musikak lehenago girotuko du herria; izan ere, horren aurretik txistularien diana, batukada eta txaranga ibiliko dira kalez kale.
Hain justu ere, 17:30ean hasiko da txistularien diana, eta, ordu laurden geroago, batukadak hartuko ditu kaleak. 18:00etan abiatuko du kalejira txarangak, eta talde horietan parte hartzen ez duten ikasleak emanaldia eskaintzen hasiko dira 17:45 aldera. Kalejirako ibilbidea ondorengoa izango da: Udaberri, Zigordia, udaletxea, Modelo aretoa, Musika Plaza, Kale Nagusia eta Larrañaga farmazia.