Iñaki Bidegain izango da biharko gonbidatua Zazpi kultur elkartean, eta Por alla respira... mi memoria liburua aurkeztuko du. 19:00etan ekingo diote saioari, eta idazlearen azalpenen ondoren, solasaldia egingo dute Xabier Egaña liburuaren ilustratzailearekin eta Karmele Agirrezabalarekin batera.
Eleberri honek hamabi urteko mutiko gazte baten bizitza du oinarri. 1962. urtean kokatzen da, Getariako portuko arrantzaleen kofradiako Etxe Urdinean. Mutikoa bertara joango da udan, bi astez, osaba-izebekin eta lehengusuekin. Testuinguru horretan, gazteak hainbat bizipen izango ditu: arrantzakoak, ekaitzekin, jaietan, San Salbador elizan, Iturritxikiko urarekin, bere irakurketekin...