Kamorrah eta Casio taldeen emanaldia bihar, Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 17a

Kamorrah taldea zuzeneko batean.

Grind eta punk-hardcore doinuak izango dira nagusi gaztetxean, 21:30etik aurrera.

Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, Kamorrah eta Casio taldeek kontzertua eskainiko dute bihar iluntzean Hiruputzu gaztetxean. 21:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak momentuan bertan salduko dituzte.

Kamorrah hirukote gipuzkoarrak Ergeltasunaren ortzimuga berria bere bakarkako lehen lan luzea argitaratu du, 2008an sortu zenetik hainbat lan argitaratu ostean. Orain, azken urteetako lana basatiaren emaitza zuzenean eskainiko dute gaztetxean. Bestalde, Logroñoko (Errioxa, Espainia) Casio punk-hardcore taldeak euren proposamen indartsua bezain azkarra taularatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide