Amaitutzat eman dute beste borroka ikasturte bat pentsiodunek. Atzo egin zuten ikasturteko azken elkarretaratzea, eta hamaiketako batekin borobildu zuten hitzordua. Ia 40 lagun elkartu ziren, eta astelehenero egin duten moduan, pentsio duinak aldarrikatu zituzten. Horrez aparte, jakinarazi zuten irailaren 14an ekingo dietela berriro ere elkarretaratzeei.