Etenda jarraitzen du Zumaia eta Zarautz arteko zerbitzuak, tren bat errailetik atera eta gero

Erredakzioa 2026ko ekainaren 16a

Trena errailetik aterata Zarautzen. (Ekaitz Etxabe)

Gauean lanean aritzen den tren bat errailetatik irten da, eta hura atera eta berriro trenbidean jarri arte ezingo da zerbitzua berriz ezarri. Ondorioz, autobusez egingo dute bi herrien arteko ibilbidea.

Sorpresa aurkitu dute gaur goizeko lehen orduetan Zarautz eta Zumaiako tren geltokietako erabiltzaileek. Izan ere, gauez trenbidean lanak egiten aritzen den Euskotrebeko unitate bat errailetatik atera da, eta horrek bi herrien arteko tren zerbitzua eten beharra eragin du.

Gertakaria Zarautzeko sarreran izan da, abiadura baxuan zihoan tren bat errailetatik atera denean. Dirudienez, trenbide azpian dauden harriak konpaktatzeko lanetan ari zen unitatea istripua izan duenean. Trena garabien bidez altxatu eta errailen gainean jarri beharko dute lehendabizi, eta ondoren trenbidea eta azpiko materiala bere onera ekarri, zerbitzua beharrezko ziurtasun mailarekin berriro martxan jartzeko. Lanek egun osoa eman dezakete, eta zail ikusten dute zerbitzua gaur berriro martxan jartzea.

Ondorioz, bi herrien arteko bidea autobusez egiten ari dira herritarrak. Donostiarako bidea jarraitu nahi dutenek, tren unitateak izango dituzte zain Zarauzko geltokiak. Era berean, Bilboranzko trena zain izango dute Zumaiako geltokian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide