Irati Labururen erakusketa dago ikusgai Lukasen

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 16a

Erakusketako margolan bat Ipar kaleko Lukas ardotegian eskegita. (Utzitakoa)

Larunbatean zabaldu zuen bere erakusketa berria Irati Laburu donostiarrak Lukas ardotegian, eta hilabete inguru egongo dira bere lanak ikusgai, uztailaren 18ra arte.

Irati Laburu argazkilari eta margolariaren lan berriak ikusteko aukera dago Ipar kaleko Lukas ardotegian. Larunbatean zabaldu zuen erakusketa, eta hilabete inguru egongo dira bertan bere lanak ikusgai, uztailaren 18ra arte.

Gaur egun, Laburuk argazkilaritza manipulatua eta pintura konbinatzen ditu, manipulazio digitala eta mihise gaineko tinta teknikak baliatuz. Bere lanaren ezaugarri nagusiak elementu abstraktuak eta figuratiboak biltzea da, eta horixe bera egin du azken lanean ere. Erakusketan ikusgai dauden margolanen kolore nagusia urdina da, eta gainean, kolore argiagoko loreak eta landareak ageri dira. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide