'Zarauzko memoria piztu!' jardunaldia antolatu du Ondharez elkarteak

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 16a

Ondharez Zarauzko ondare kulturala babesteko elkarteko kideak. (Ondharez)

Ondharez elkarteak Zarauzko memoria piztu! izeneko jardunaldia antolatu du, Zarauzko historia eta ondarea biziberritzeko helburuarekin. Ostiralean izango da jardunaldia, Antonianoko aretoan, 18:00etan.

Zarauzko Ondharez elkartea herriko ondare kulturala aztertu eta biziberritzeko helburuarekin sortu zen. Zarauzko ondarea berreskuratu, ezagutu eta babesteko proiektuak lantzen ari da orain, eta herritarrei hauen berri emateko Zarauzko memoria piztu! jardunaldia antolatu du. Ostiralean izango da jardunaldia, 18:00etatik aurrera, Antonianoko aretoan. Deialdi irekia da, eta elkarteak herritar guztiei dei egin die Zarauzko ondarea eta historia landu eta babestuko duen Ondharez elkartearekin bat egitera.

Jardunean ari den lehen urte honetan, Ondharez elkartea hainbat ekimen lantzen ari da, eta haien berri emango du ostiraleko jardunaldian. Epe laburrean gauzatuko diren proiektu desberdinetan oinarrituko da jardunaldia: Frantziskotarren eta Arantzazuko liburutegia ezagutzeko eskaintza, norberaren zuhaitz genealogikoa sortzeko ikastaroa, Olaa errotari buruzko dokumentalaren ekoizpena, Igerain errotari buruzko ikerketa historikoa, ondare historikoa islatzen duten margoen bidez herriko txokoak apaintzeko proiektua eta Zarauzpedia Zarauzko wikipedia sortzeko proiektua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide