Palestinako herentzia kulturala mantentzeko eta zoritxarrean itxaropena sortzeko xedearekin jaio zen Sol Band taldea. 2023 eta 2024 artean Gazan genozidioa eta blokeoa jasan eta hurrengo zortzi hilabeteetan taldeko kideek abesten, jotzen eta konposatzen jarraitu zuten, eraso eta hondakinen artean. 2024ko maiatzaren 1ean iritsi ziren Euskal Herrira. Euren bizipen lazgarrien testigantza ematen dute emenaldietan, eta gaur egungo egoera ere azaltzen dute. Taldeak folkaren elementuak pop eraginekin konbinatzen ditu, eta maitasunaz, galeraz, itxaropenaz eta duintasunaz hitz egiten dute beraien letrek.
Ostiralean eskainiko dute hitzaldi musikatua, Modelo aretoan, 19:30etik aurrera. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira. Gonbidapenak Modelo aretoan egongo dira eskuragarri, emanaldiaren egunean bertan, 18:00etatik aurrera.